Gizartea -

Gertakaria

Marihuana-sail handi bat topatu dute Iurretako pabiloi batean

Pabiloian jarritako negutegian 2.100 marihuana landare baino gehiago eta 2.300 aldaxka inguru aurkitu dituzte. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu.

Iurretako pabilioi batean topatutako marihuana-saila. Argazkia: Ertzaintza
Iurretako pabilioi batean topatutako marihuana-saila. Argazkia: Ertzaintza
Iurretako pabilioi batean topatutako marihuana-saila. Argazkia: Ertzaintza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak marihuana-sail handi bat topatu du Iurretako industria-pabilioi batean eta hiru gizonezko atxilotu ditu, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, pabilioian ezarritako negutegian 2.100 marihuana landare baino gehiago eta 2.300 aldaxka inguru aurkitu dituzte.

Pabiloia kalamu-landareak kantitate handitan ekoizteko prestatuta zegoen, argiztatzeko, aireztatzeko eta ureztatzeko sistemak eta tresna elektrikoak baitzituen.

Atxilotuak, 36 eta 54 urte artekoak, polizia-etxera eraman dituzte, eta datozen orduetan jarriko dituzte epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Drogak argazkiak Eguneko albisteak Iurreta albisteak