Gizartea -
Gaixotasuna
Gaur hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina Nafarroan
120.000 dosi dituzte prest, eta, beti bezala, arrisku taldeetan daudenei gomendatzen diete hartzea: 60 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituztenei eta jendearekin lan egiten dutenei.
eitb.eus
Joan den astean Euskal Autonomia Erkidegoan hasi zen gripearen kontrako txertaketa kanpaina, eta gaur Nafarroan hasiko dira txertoak ematen. Milaka dosi daude prest, eta, beti bezala, arrisku taldeetan daudenei txertoa hartzea gomendatzen diete.
Fernando Dominguez Nafarroako Osasun kontseilaria Iruñeko La Milagrosa anbulatorioan izango da kanpainari hasiera emateko.
Iaz bezalatsu, 120.000 dosi inguru emango dituzte kanpaina honetan.
60 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituztenei eta jendearekin lan egiten dutenei gomendatzen diete txertoa hartzea.
Azaroaren 27ra arte iraungo du kanpainak.