Gizartea -

Delitu informatikoa

Hiru urteko zigor-eskaera, banku kontuak ‘hackerrei’ uzteagatik

Hiru akusatuek lapurren esku utzi zituzten euren banku kontuak eta sartutako diruaren parte batekin geratu ziren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du euren banku kontuak ‘hacker’en esku utzi zuten hiru gizonentzat. Lapurrek 36.970 euro lapurtu zizkieten Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeari internet bidez.

Erakundearen bankuko datuak lortu bitartean, hiru gizon hauekin jarri ziren harremanetan. Lehenengoari, 8.060 euro eman zizkioten; bigarrenari, 16.690 euro, eta, hirugarrenari, 12.220 euro.

Geroago, dirua lapurrei emateko asmoz atera zuten, baina diruaren parte batekin geratu ziren (565 euro, 1.500 euro eta 600 euro, hurrenez hurren).

Ministerio Publikoak dirua zuritzeagatik akusatu ditu eta kaltetutako bankuari 36.970 euro ematea eskatu die. Halaber, 1.100, 3.000 eta 1.200 euroko isunak ezarri dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Delituak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa