Gizartea -

Istripua

Bost urteko haur bat zauritu da Iruñean, bigarren solairutik erorita

Istripua Iturrama auzoan gertatu zen, atzo arratsaldean, eta umea Nafarroako Ospitalera eraman zuten, buruan kolpe handia hartu baitzuen.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko haur bat zauritu da Iturrama auzoko eraikin bateko bigarren solairu batetik behera erorita.

Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen, Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, eta haurra buruan kolpe handia hartuta eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Udaltzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura, eta haurrak dauden etxeetako leiho eta balkoien inguruetan ez dela aulkirik edo altzaririk jarri behar nabarmendu du, halakorik ez gertatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur