Gizartea -

Erregistro zibila

Ospitaleek beregain hartuko dute gaur jaioberrien inskripzioa

Hala, gurasoek ez dute erregistroaren egoitzara joan behar izango haurra jaio eta egun gutxira. Hildakoen kasuan ere ezarriko da sistema berria.

Jaioberria. Argazkia: EiTB
Jaioberria.
Jaioberriak erietxean erregistratuko dira hemendik aurrera

1:01

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ospitaleetako langileak izango dira gaurtik aurrera jaioberrien erregistroaz arduratuko direnak Espainiako Estatuan, eta datuak elektronikoki bidali beharko dituzte erregistroaren egoitzetara. Neurria progresiboki ezarriko dute, ondorioz, erkidego autonomo bakoitzeko zentro esanguratsu batean hasiko dira neurria aplikatzen, guztietara zabaldu aurretik.

Sistema berri horri esker, gurasoek ez dute erregistroaren egoitzara joan beharko haurra jaio eta egun batzuetara jaioberria Familia Liburuan sartzeko.

Hala, ospitaleetako zuzendaritzak eman beharko dio Erregistro Zibilari, 72 orduko epean, jaiotzaren berri. Ospitaleetako langileek jaioberria identifikatzeko eta ama horrena dela egiaztatzeko ardura hartuko dute.

Gainera, haurren oinetako eta amen hatzetako markak hartuko dituzte. Froga horiek inskripzioarekin batera aurkeztuko dituzte. Era berean, elektronikoki bidaliko dute formulario bat, eta gurasoen sinadura, haurraren izena eta nazionalitatea agertu beharko dira bertan. Era berean, erditzean parte hartzen duen medikuak jaiotzaren jakinarazpena sartuko du, sinadura elektronikoarekin batera.

Heriotzak ere automatikoki inskribatuko dituzte, inora joan behar izan gabe. Sistema bera jarraituko dute, heriotzaren berri elektronikoki emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nerabezaroa albisteak Gurasoak albisteak