Gizartea -
Auzoen ikerketa
Aparkalekuak eta zarata dira arazo nagusiak Iruñean, hiritarren ustean
Berdeguneak eta garraioak dira auzokoei gutxien arduratzen dizkieten gaiak, ikerketa baten arabera. Gainera, % 93 pozik dago bere auzoarekin.
Agentziak | Erredakzioa
Aparkalekuak (% 16,1) eta zarata (% 14,5) dira Iruñeko auzokideen buruhauste gehienak eragiten dituzten arazoak, Udaleko Soziologia Unitateak egindako ikerketa batek dioenez.
Bi arazo horietaz gain, segurtasun eza (% 9,5), zerbitzuen gabezia (% 9,1) eta garbitasuna (% 8,2) dira kezkarik hedatuenak. Bestalde, berdeguneak eta garraioak dira auzokideei gutxien arduratzen dizkieten gaiak.
Iruñeko auzo guztietan nagusi diren bi kezka handienak ez ezik, segurtasun falta ere arazo nabarmena da Arrosadia, Arrotxapea, Sanduzelaiko eta Donibaneko bizilagunen ustean.
Aldiz, Buztintxuri eta Mendillorreko etxekideei zerbitzuen gabezia (farmaziak, komertzioak, bankuak etab.) arduratzen die gehien.
Dena den, auzokideen % 93 pozik dago bere auzoaren egoerarekin.