Gizartea -
Epaiketaren hasiera
Tafallan jipoituta hil zen adingabearen aitak 'justizia' eskatu du
Gainera, Adingabeen Legea “behingoz erreformatzeko” eskatu die Roberto Requenaren aitak Nafarroako politikariei, indarrean dagoen legediak aurreikusten dituen zigorrak “barregarriak” direlako.
Agentziak | Erredakzioa
Roberto Requenaren, Tafallan iragan otsailean jipoituta hil zuten adingabearen, aitak semearentzako ?justizia? eskatu du. Era berean, Adingabeen Legea erreformatzeko eskatu du aitak.
Hildako adingabearen senideek eta lagunek elkarretaratzea egin dute goizean, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. Tafallako gaztearen heriotzagatik auziperatutako bi adingabeen epaiketa gaur hasi da.
Familia ?triste, baina nahiko animoso? dagoela ziurtatu du Joaquin Requena hildakoaren aitak. ?Robertori kalte-ordaina ematea eta justizia egitea baino ez dugu nahi?, esan du. ?Guri Roberto ez digute itzuliko, baina bidezko sententzia bat izatea eta egindakoa ordaintzea nahi dugu?, erantsi du.
Hauteskunde orokorren atarian, Adingabeen Legea ?behingoz erreformatzeko? eskatu die Requenak Nafarroako politikariei, indarrean dagoen legediak aurreikusten dituen zigorrak ?barregarriak? direlako. ?Espainian familia asko daude gu bezala?, ziurtatu du.
?Egia esateko eta guztia argitzeko? eskatu die Roberto Requenaren aitak hiltzaileei. ?Herrian ez ditugu ikusi nahi, gure osasunerako?, azpimarratu du.
Epaiketa ?zaila?
Epaiketa ?konplexua? izango dela adierazi du Eduardo Ruiz de Erenchun akusazio partikularreko abokatuak; izan ere, Fiskaltzak egindako akusazioak familiaren jarrera ?asko zailtzen? du. Fiskaltzak adingabea nahi gabe hiltzea egotzi die; biktimaren senideek, ostera, ?Roberto nahita? hil zutela uste dute, abokatuak azaldu duenez.
Azkenik, akusatuen ?laguntza eskasa? kritikatu du abokatuak, eta ?gezurretan? ari direla gaineratu du.