Gizartea -
Ezbeharra
Alta jaso dute Basaurin, ikuskizun pirotekniko batean, zauritutakoek
Material pirotekniko bat zuen kaxa bat ikusleak zeuden tokira erori da.
eitb.eus
Sei pertsona zauritu ziren larunbat gauean, Basauriko jaietan izandako ikuskizun pirotekniko batean, Basauriko Udaleko iturriek berri eman dutenez.
Ezbeharra 21:30ak aldera gertatu zen Basauriko Nagusi kalean. Akats baten ondorioz, material piroteknikoa zuen kaxa batek ustekabean eztanda egin zuenean jazo zen gertaera; horren ondorioz, sei pertsonak (horien artean haur batek) zauriak izan zituzten.
Zauritu gehienak tokian bertan edota anbulatorioan artatu zituzten. Dena den, bi zauritu Gurutzetako ospitalera eraman zituzten; bata, pronostiko erreserbatua zuen gizonezkoa; bigarrena, zauri arinak izan zituen 10 urteko haurra. Bi zaurituek sendagiria jaso dute dagoeneko.
Bestalde, Basauriko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu gertatutakoa argitzeko; izan ere, hainbat lekukoren arabera, segurtasun neurriak eskasak ziren. Aitzitik, Basauriko Udaletik bertatik nabarmendu nahi izan dute segurtasun-neurriak "egokiak" izan zirela, eta jendea ikuskizunetik behar den besteko distantziara zegoela.