Gizartea -
Maniobra militar batzuetan
Defentsa Ministerioak ikerketa abiatu du droga atzeman ostean
Bi motxilatan 50 kilo haxix zeramatzan legionario bat atxilotu eta gero jarri dute martxan operazioa.
Agentziak | Erredakzioa
Defentsa Ministerioak ikerketa abiatu du, Almerian egiten ari diren maniobra batzuetan Ceutako unitateei 400 kilotik gora haxix-erretxina harrapatu ostean.
Oraindik ez da kontrabando-gaiekin lotutako atxiloketarik egon, ikerketa zabalik dagoelako, maniobra-eremuan droga nola sartu zuten argitzen saiatze aldera.
Bi motxilatan 50 kilo haxix zeramatzan legionario bat atxilotu eta gero jarri zuten martxan operazioa. Horiek atzeman ondoren, beste bi ibilgailutan substantzia beraren beste hainbat kilo aurkitu zituzten.
Efek kontsultatutako iturri militar eta polizialek oraindik ez dute zehaztu zenbat droga atzeman duten, baina El Pueblo de Ceuta egunkariak 400 kilotik gora direla adierazi du.