Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat hil da Usurbilen, aldamio batetik erorita
Biktima 56 urteko behargina da, Zumarragako bizilaguna.
agentziak | erredakzioa
Langile autonomo bat hil da arratsalde honetan Usurbilen, pabilioi batean jarritako aldamiotik behera erorita, Segurtasuna Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 16:30ean gertatu da, Usurbilgo Atallu industria-gunean dagoen enpresa batean. Biktimak 56 urte zituen eta Zumarragako bizilaguna zen.
Hilotza Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea