Gizartea -

Bartzelona

Adingabe bat elektrokutatu da, trenaren sabaian selfie bat egiteagatik

Gazteak deskarga elektriko bat jaso zuen trenaren katenaria ukitu zuenean. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko gazte batek deskarga elektriko bat jaso du buruarekin trenaren katenaria ukitu duenean, Rubiko (Bartzelona) geltokian.

Gertaera ostiralean jazo zen, urriaren 16an, 18:20an. Une horretan, adingabea trenaren sabaira igo zen , Esquadra Mossoek adierazi dutenez.

Gaztea konorterik gabe geratu zen jasotako deskarga elektrikoagatik eta ospitalera eraman behar izan zuten.

2005. urtean hau bezalako beste istripu bat izan zen Tarragonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa