Gizartea -

Zirkulazioa

Istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu A-8an, Bilbon

Bi autok talka egin dute Miraflores parean, Donostiako noranzkoan, eta bi lagun arin zauritu dira. Bi orduz, pilaketak izan dira inguru horretan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilara luzeak, bederatzi kilometrokoak, sortu dira A-8an, Bilbon. Bi autok istripua izan dute 08:00ak inguruan, Miraflores parean, Donostiako noranzkoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharrean bi lagun arin zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute, eta bi orduz, pilaketak sortu dira Donostiako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Bilbo A-8 Autobidea