Gizartea -

Osakidetza

Laguntza juridikoa emango die Jaurlaritzak itsu geratu diren kaltetuei

Osasun sailburuaren iritzian, ebakuntza egiteko “akastun materiala erabiltzeagatik” geratu dira itsu, baina oftalmologoen jarduteko modua “egokia” izan zen.

Jon Darpon Osasun sailburua. Argazkia: EiTB
Jon Darpon Osasun sailburua. Argazkia: EiTB
Joseba Imaz, eskuineko begiko ikusmena galdu duen gaztea

1:26

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak ospitale publikoetan akastun materiala erabilita egindako ebakuntzen ondorioz itsu geratu diren kaltetuei laguntza eskainiko diela.

“Kaltetuei lagunduko diegu eta beren egoeraren jarraipena egingo dugu; gertatutakoa zoritxarraren ondorio izan da”, adierazi du Darponek.

Osasun sailburua ziur agertu da gertatutakoa egoera txarrean zegoen material kirurgikoa erabiltzeagatik jazo dela. Marka konkretu bateko perfluorookatnoa erabili zuten eta dagoeneko erretiratu dute.

Ildo horretan, Darponek nabarmendu du ospitale publikoetan nahiz erietxe pribatuetan ebakuntzak egin dituzten oftalmologoek egoki jardun dutela.

Nolanahi ere, hainbat paziente itsu geratu izana zerk eragin duen berrestea Osasun Ministerioari dagokiola adierazi du.

Bitartean, Jaurlaritzak bere zerbitzu juridikoak kaltetuen eskura jarri ditu. Darponek esan du akastun perfluorooktanoa merkaturatu duten konpainiaren aurka salaketa judiziala jartzeko aukera dutela kaltetuek, baina horretarako arazoa produktu horrek eragin duela baieztatu behar dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak Eguneko albisteak