Gizartea -
Bizkaia
Gizon bat zauritu da Turtziozen, etxebizitza batean izan den sutean
Suak kale larriak eragin ditu eraikinean, eta 47 urteko gizonezko batek erredurak izan ditu gorputzeko hainbat tokitan. Ospitalera igorri dute.
Agentziak | Erredakzioa
47 urte gizon bat zauritu da ostiral honetan Turtzioz (Bizkaia) udalerriko etxebizitza batean izan den sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Suak, gainera, kalte larriak eragin ditu eraikinean.
Cueto auzoko bi solairutako etxea da, egurrezko egiturarekin, eta sutea etxebizitzaren azpialdean piztu zen atzo, 19:00etan. Suhiltzaileak bost ordutik gora egon ziren bertan lanean, gauerdira arte.
Zauritutako gizona etxebizitzaren jabearen semea da, eta eskuetan, besoetan eta sorbaldan ditu erredurak. Gurutzetako ospitalera igorri zuten.