Gizartea -
Genero indarkeria
Pontevedran hil zuten emakumearen ustezko hiltzailea, epailearen esku
Biktimaren bikotekidea izandako gizona (34 urtekoa), Pontevedrako argibideetarako bigarren epaitegira eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Pontesanpaion (Pontevedra) atzo hil zuten emakumearen heriotzarengatik atxilotutako gizona (J.A.L.B.) epailearen aurrera eraman dute gaur (igandea) goizean, Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
38 urteko biktima larunbatean hil zuten labana batekin sastatuta, goizaldeko 4:00ak orduko, Pontesampaion. Polizia-iturriek adierazi zutenez, ustezko egileak handik hanka egitea lortu zuen beraiek iritsi aurretik.
Hala ere, Guardia Zibilak larunbat goizean J.A.L.B. atxilotu zuen (emakumearen bikotekide ohia) "hilketaren susmagarri nagusi" gisa, Pontevedra alboan dagoen Soutomaior herrian.
Ikerketako iturriek azaldu dutenaren arabera, hipotesi nagusiena beste genero indarkeria kasu baten aurrean egotea. Horrenbestez, urte honetan Galizian gertatzen den bosgarrena litzateke.
_____________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.