Gizartea -
Gertakaria
Oinezkoei dardoak jaurtitzeagatik salatu dituzte, Iruñean
Auto batetik botatako dardoek oinezko bat harrapatu dute bete-betean. Lau lagun auzibidean jarri ditu Udaltzaingoak.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak lau gazteren kontrako salaketa jarri du epaitegian auto batetik oinezkoei dardoak jaurtitzea egotzita. Oinezko bat bete-betean harrapatu zuen dardoetako batek.
Gertakariak igande goizaldean jazo ziren, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.
Herritarrek eurek jakinarazi zioten Poliziari gertatutakoa. Dardoak auto batetik jaurtitzen ari zirela ikusi zuten bertaratutako agenteek. Lau lagunek tutu bat zerabilten zerbatana gisa eta aurrealdean orratz bat zuten paperezko dardoak jaurti zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea