Gizartea -
Saria
Gasteiztar batek 250.000 euro lortu ditu Interneten pokerrera jokatuta
PokerStars webguneko ‘Spin&Go’ torneoan inoiz eskuratutako saririk potoloena da.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko gazte batek 250.000 euro irabazi ditu PokerStars webgunearen bitartez pokerrean jokatuta.
Irabazlea Alois Garcia da, 26 urteko gasteiztarra. Bost minutuko iraupena izan zuen partida beste bi lehiakideri irabazita lortu zuen aipatu saria, webguneak jakitera eman duenez.
Garcia ez da poker jokalari profesionala, baina aitortu du denbora nahikoa eskaintzen diola, hilero diru apur bat poltsikoratzeraino.
PokerStars atariko 'Spin&Go' izeneko torneoan inoiz lortutako saririk potoloena da; horren aurretik, 2.000 eurokoa izan zen sari handiena.
750 lagunetik gorako lehiaketetan parte hartu izan du, baina azkenaldian Internet bidezko torneotan jokatzen aritu da, pilatutako dirua irabazteko asmoz.