Gizartea -
Gertakaria
Bi bizikleta lapurtzea saihestu dute hainbat herritarrek Gasteizen
Lapurrak auzokideei mehatxu egin die, eta bizikletekin ihes egiten ahalegindu bada ere, Polizia etorri arte atxiki egin dute.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Boulevar merkataritza zentrotik bi bizikletekin ihes egiten saiatu den lapurra atxikitzea lortu dute herritar batzuek, Udaltzaingoak adierazi duenez.
Gertaera larunbatean jazo zen, 12:30ean. Une horretan, gizonezko bat bizikletak lapurtzen ari zela ohartu zen auzokide bat.
Bere portaera aurpegiratu ostean, inguruan aurkitzen ziren zenbait herritarrek lapurra atxiki zuten, bizikleten giltzarrapoak hausteko erabili zuen kurrikarekin mehatxu egin bazien ere.
Handik gutxira, udaltzainek gizonezkoa -38 urte- atxilotu zuten eta bizikletak jabeei itzuli zizkieten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea