Gizartea -

Protokoloa, martxan

Ebola kasu posible bat antzeman dute Coruñako ospitalean

Gineatik etorri berri den gizonezko bat izango litzateke. Antza denez, sukarrarekin bost egun eman ditu. Paziente susmagarria Vigoko Meixoeiro ospitalera eraman dute.

Gaixoa ospitaleratzen. Argazkia: Efe
Gaixoa ospitaleratzen.
Gaixoa ospitaleratzen. Argazkia: Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paziente batek zenbait egun sukarrarekin eman ondoren, Coruñako ospitaleak (CHUAC) ebolari aurre egiteko baliabideak eskatu ditu. Birusaren presentzia baieztatzeko edo baztertzeko kasua aztertzen ari dira.

Galiziako Osasun Kontseilaritzak igorritako agiri baten arabera, hartutako laginak Madrilgo Mikrobiologia Zentrora bidali dituzte. Emaitzak “datozen orduetan” jakitera ematea litekeena da.

Bestalde, 061 dispositibo berezi batek pazientea ebola susmagarriak artatzeko erreferentzia zentrora eraman du, Vigoko Meixoeiro ospitalera, hain zuzen ere. Hala ere, birusaren presentzia baieztatzen baldin badute, Osasun Sistema Nazionalaren Kontseiluan zehaztutako ospitale batera eramango dute.

Osasun iturriek zehaztu dutenez, Gineatik etorri berri den gizonezko bat da eta azken bost egunak sukarrarekin eman ditu. Pazientea Coruñako ospitalearen larrialdi zerbitzuetan artatu zuten astearte arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola bideoak Gaurko azken ordukoa