Gizartea -
Ikurrak
Hiriko bandera eta armarria legez onartu ditu Bilboko Udalak
EAJk, PSEk, PPk eta Udalberrik bandera legeztatzea babestu dute. EH Bildu eta Irabaziz abstenitu dira. Armarria legez onartzeari, aldiz, babesa eman dio koalizio abertzaleak.
Agentziak | Erredakzioa
Hiriko banderaren eta armarriaren erabilera legez onartzeko tramiteak hasi ditu gaur Bilboko Udalbatzak, nahiz eta XIX. eta XVI. mendetik erabili, hurrenez hurren.
Legeztatzearekin partikularren batek armarria edo bandera erregistratzea saihestu nahi du Udalak. Kasu horretan, ikurrak erabiltzeko ordaindu beharko luke Udalak. Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusiek bi ikurrak legeztatzeko baimena eman behar du.
Hiriko bandera eta armarria “etenik gabe erabiltzeko” legeztatze espedienteari hasiera ematea adostu dute Udaleko talde politikoek.
Udal Gobernua babesten duten zinegotziek (EAJ-PSE), PPk eta Udalberrik bandera legeztatzea babestu dute. EH Bildu eta Irabaziz abstenitu dira. Armarria legez onartzeari, aldiz, babesa eman dio koalizio abertzaleak.
Bandera zurigorria Bilboko merkantzia-ontziek erabiltzen zuten, eta Udalak bere egin zuen 1895ean.
Armarria 1554ko grabatu batean agertu zen dagoeneko, eta eliza eta San Antongo zubia bi otsorekin batera irudikatzen ditu. Otsoak De Haro familia ordezkatzen dute. De Harok hiribildua sortu zuen 1300ean.