Gizartea -

Sahara

Auzitegi Nazionalak geldiarazi du Hassana Aalia kanporatzeko prozesua

Saharar ekintzaileak asilo politikoa eskatu zuen Bilbon, Marokon biziarteko espetxe zigorra ezarri ziotelako, manifestazio baketsu batean parte hartzeagatik.

Hassana Aalia. EFE
Hassana Aalia. EFE
Hassana Aalia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak geldiarazi egin du Hassana Aalia ekintzaile sahararra Espainiatik kanporatzeko prozesua, babes politiko eskaera ebatzi arte, CEAR-Euskadi elkarteak jakinarazi duenez.

Espainiako Poliziak atxilotu egin zuen urriaren 6an Burgosen, agiririk ez izatea egotzita, baina handik gutxira aske utzi zuten, Espainiako Gobernuak asilo politiko eskaera errefusatu eta gero gazteak aurkeztutako helegitea ebazteke dagoela ikusita.

CEAR-Euskadik azaldu duenez, Espainiako Poliziak Aalia kanporatzeko abiatutako prozesua gelditzea agindu du Auzitegi Nazionalak. Elkarteak gaztea "arriskuan" jartzea egotzi die Segurtasun Indarrei, Marokon heriotza zigorra ezari liezaioketelako.

Elkartearen esanetan, kanporatze prozesua artxibatu izana beste urrats bat da saharar ekintzaileari "errefuxiatu estatusa" emateko bidean. Gainera, Espainiako Poliziak asilo eskatzaileekin "gaizki" jokatzen duela agerian geratu dela gaineratu du.

Halaber, jatorrizko herrialdeetan heriotza zigorra jasotzeko arriskua duten pertsonak kanporatzea "larria" dela iritzi dio.

Bilbon eskatu zuen asiloa

Hassana Aaliari (26 urte) biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten Marokon, 2010an Sahararen aldeko manifestazio baketsu batean parte hartzeagatik.

Marokok gaztea bilatzea eta atxilotzea eskatu zuen, eta Aaliak babes politikoa eskatu zuen Bilbon. Giza eskubideei buruzko jardunaldi batean parte hartzeko zegoen bertan.

Barne Ministerioak errefusatu egin zuen asilo eskaera, baina ekintzaile sahararrak helegitea aurkeztu zuen, eta orain ebazpen horren zain dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea Eguneko albisteak