Gizartea -
AUZITEGI NAZIONALA
Aske utzi dituzte Bartzelonan atxilotutako 9 anarkistetako 8
Bestea kartzelatu egin dute. Epaileak elkarte terroristako kide izatea egotzi die denei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Juan Pablo Gonzalez Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu asteazkenean Bartzelonan atxilotutako bederatzi anarkistetako zortzi, eta bestea kartzelatu egin du. Denei elkarte terroristako kide izatea inputatu die.
Espetxea saihesteko, sei pertsonak 4.000 eta 5.000 euro arteko bermeak ordaindu behar izan dituzte.
Beste biei epaileak ez die fidantzarik ezarri, baina pasaportea kendu die eta noizean behin epaitegira bertaratzea agindu die.
Bederatziei, epaileak Talde Anarkista Koordinatuak (GAC) taldeko kide izatea egotzi die, eta, horregatik, inputatu egin ditu, hainbat "terrorismo anarkista ekintzak" egin izana leporatu die.