Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat atxilotu dute txakurrak pozoitzeagatik, Altsasun

Udaltzainek Sakanako auzokide bat atxilotu dute, animaliei tratu txarrak ematea egotzia. Pozoiak lau  txakur akabatu ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak Sakanako auzokide bat atxilotu du -44 urtekoa-, antza denez, txakur batzuk pozoitu dituelako Altsasun, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.

Altsasuko polizia-etxean jarritako bost salaketen ostean hasi ziren gertatutakoa ikertzen. Aldez aurretik, lau txakur akabatu eta beste hiru larri zauritu zituen ustez atxilotuak, pozoia emanda.

Halaber, pozoitutako jakiek borobil forma zuten eta haragiz eginak zeuden. Herritarrek poliziei eman zizkieten udalerrian aurkitu zituzten jaki horiek.

Hori dela eta, animaliei tratu txarrak ematea leporatu diote atxilotuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Albisteak Gaur Albisteak