Gizartea -

Hondarribian

Jaizkibelen itsasora eroritako gaztea bilatzeko lanei berrekin diete

18 urteko mutil frantziarra harkaitz artera erori zen ostiralean, Higer lurmuturreko faroaren inguruan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean Jaizkibeleko kostaldean, Hondarribian, itsasora eroritako 18 urteko mutil frantziarra bilatzeko lanei berrekin diete astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Bilaketan lanetan Ertzaintzako, Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko kideak eta suhiltzaileak parte hartzen ari dira.

Gertakaria ostiralean 18:00ak inguruan jazo zen. Familiarekin Jaizkibel mendian paseo bat ematen ari zela, 18 urteko mutila harkaitz artera erori zen, Higer lurmuturreko faroaren inguruan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Hondarribia Gizartea albisteak Eguneko albisteak