Gizartea -

Sutea

Bizkaibuseko linea kaltedunak normaltasunez ibiliko dira gaur

Saboteajeak kaltetutako zortzi autobusek Txorrierri Mungialdean eskaintzen dute zerbitzua, baina normaltasunez arituko dira astelehen honetan.

Erasoak kaltetutako zortzi autobusek normaltasunez ibiliko dira astelehen honetan. Argazkia: EiTB
Erasoak kaltetutako zortzi autobusek normaltasunez ibiliko dira astelehen honetan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txorierri Mungialdeako Bizkaibuseko linea guztiek "normaltasun osoz" eskainiko dute gaur zerbitzua, igandean sabotajea jasan ostean. Gauzak horrela, erasoak kaltetutako zortzi autobusak normaltasunez ibiliko dira astelehen honetan, Vicente Reyes Bizkaiko Garraiorako, Mugikortasunerako eta Kohesiorako ahaldunak jakinarazi duenez.

Reyesek sabotaje horren aurkako "gaitzespena" adierazi du berriro ere. Erasoaren ondorioz, Bizkaibuseko zortzi autobus kaltetu dira, zazpi guztiz kiskalita eta zortzigarren bat kalte handiekin. Hainbat ezezagunek osatutako talde batek sua eman diete autobusei Bizkaibusek Derion duen aparkalekuan.

Garraio ahaldunak esan duenez, egunean zehar lanean egon dira astelehen honetan zerbitzua berrezarri ahal izateko asmoz. Azkenean, lortu egin dute, eta linea kaltedunek ohiko zerbitzu eskaini ahal izango dute: besteak beste, Loiuko aireportura doan bi autobus, EHUraino heltzen den linea, edo Zamudioko Parke Teknologikora doana.

Reyesek azpimarratu duenez, enpresa emakidadunak egindako ahaleginari esker berrezarri dute zerbitzua, baita gainerako enpresa emakidadunei esker, "euren autobusak eskaini dituztelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaibus gaur Eguneko albisteak