Gizartea -
GERTAKARIA
Sutea izan da Amara Berriko etxebizitza batean
13:30 aldera piztu da sua eta 15:00etarako itzalia zegoen. Oraingoz, ez dute argitu sua nola piztu den, eta ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sutea piztu da gaur eguerdian, 13:30 inguruan, Donostiako Amara Berri auzoko etxebizitza batean. Suhiltzaileak 15:00etarako itzalia zuten sua.
Oraingoz, ez dute argitu sua nola piztu den. Etxea jendez hustu dute, eta pertsona bat hartatu duten arren, ez dute inor ospitaleratu, Sos Deiakek jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea