Gizartea -

URA agentziaren lanak

Gaur arratsaldean irekiko da Urbiko zubiko pasabidea Basauri-Galdakaon

Egindako lanei esker, Ibaizabal ibaiak gora egiten duenean, segurtasun handiagoa izango da Basauri, Galdakao eta Zaratamoko industrialdeetan.

Urbi zubia, Basauri eta Galdakao bitartean. Argazkia: Irekia
Urbi zubia, Basauri eta Galdakao bitartean. Argazkia: Irekia
Urbi zubia, Basauri eta Galdakao bitartean. Argazkia: Irekia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uraren Euskal Agentziak (URA) uztailean hasi zituen Urbiko zubiko lanak amaituta, gaur arratsaldean irekiko dute trafikoarentzako pasabide berria. Lan horiei esker, zubiak bere ahalmen hidraulikoa areagotuko du, eta Ibaizabal ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko segurtasuna handituko da Basauri, Galdakao eta Zaratamoko industrialdeetan.

URAren zuzendari nagusi Iñigo Ansolak azaldutakoaren arabera, "Bizkaiko Foru Aldundiak 1935ean eraiki zuen aurreko zubia hormigoi armatuaz eginda zegoen. 9,8 metroko zabalera eta 20 metroko luzera zuten 3 zatik osatzen zuten, eta ertzetan oinarritzeaz gain, ibilguan kokaturiko bi zutabek eusten zioten. Ibilguan ziren bi zutabe horiek ez zetozen bat ibilguaren norabidearekin, eta, ondorioz, uraren hustuketa oztopatzen zuten. Horrenbestez, batik bat ur askoko sasoietan, ur-laminaren handitzea sortzen zuten. Horregatik ordezkatu behar izan da zubia".

Eraiki den zubi berriak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du, ahal zen zabalera handienarekin eraiki baita (13,60 metro): 3,30 metro zabaleko bi errei, oinezkoentzako 2,5 metro zabaleko bi pasabide eta 2 metro zabaleko bidegorria ditu.

Lan horiek Ibaizabal ibaia bideratzeko lanen 2. faseari dagozkio, Urbi eta Bengoetxe artekoan egin beharreko lanei, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Galdakao Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Eguneko albisteak