Gizartea -
Sutea
Bi lagun zauritu dira UGTren Bilboko egoitzan izandako sute batean
Sua garajean piztu da, transformadore batean, eta bertan lan egiten ari ziren bi langileak ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
agentziak | erredakzioa
Bi langile ospitaleratu dituzte gaur UGT sindikatuaren Bilboko egoitzaren garajean piztu den sutean kea arnasteagatik.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua 10:15 aldera piztu da, Colon de Larreategi kaleko 46.ean dagoen aparkalekuko transformadore batean.
Suteak ke handia eragin du, eta suhiltzaileek jendez hustu dute eraikina, badaezpada.
Su hartu duen transformadorean lanean ziharduten langileak Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte, arnasa hartzeko arazoak zituztelako, kea arnastu baitute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea