Gizartea -

Gertakizuna

Gizon bat hilik aurkitu dute Hondarribiko uretan

Urriaren 30ean galdu zen 18 urteko mutil frantziarra ote den ikertzen ari da Ertzaintza.

Argazkia: @BomberosEuskadi
Argazkia: @BomberosEuskadi
Argazkia: @BomberosEuskadi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hilik topatu dute gaur Hondarribiko (Gipuzkoa) uretan, eta urriaren 30ean Jaizkibeleko inguruetan galdu zen 18 urteko mutil frantziarra ote den ikertzen ari da Ertzaintza.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gazte hori senideekin zegoen, eta, bat-batean, erori egin zen harkaitz batzuetara.

Ertzaintza eta Gurutze Gorria gaztea bilatzen izan ziren hainbat egun, baina ez zuten aurkitu.

Gaur eguerdian, urpekari batek hilotz bat aurkitu du, eta Gurutze Gorriak uretatik atera du. Ondoren, Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko eta nor den egiaztatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Frantzia berriak Hondarribia Gaurko azken ordukoa Itotze kasuak