Gizartea -

EHU-ko bi ikaslek

Leioan emakumeentzat arriskutsuak diren guneak identifikatu dituzte

Segurtasuna hobetzeko, bideo-zaintzarako kamerak jartzea, argiztapena handitzea, zuhaitzen tamaina egokitzea edota udaltzain gehiago jartzea proposatu dute.

Ondizeko parkea argiztapen gutxi duen guneetako bat da. Argazkia: Mikel Otxoa
Ondizeko parkea argiztapen gutxi duen guneetako bat da. Argazkia: Mikel Otxoa
Ondizeko parkea argiztapen gutxi duen guneetako bat da. Argazkia: Mikel Otxoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatean Kriminologia Gradua ikasten ari diren bi gaztek Leioako emakumeentzat arriskutsuak jotzen dituzten 40 leku baino gehiago zehaztu dituzte.

Ikerketa (gazteleraz) Laura Sotok eta Osertz Escobarrek egin dute, eta, txostenean, segurtasuna hobetzeko proposamenak egin dituzte.

Leioako guneak honako hauek dira: lur azpiko tunelak, agirik gabeko kaleak, zaindu gabeko landaretzak eta abandonatuta utzi dituzten eraikinak daude.

Adibide bezala, Iparragirre etorbideko lur azpiko tunelak aipatu dituzte gazteek. Izan ere, gaua irizten denean argiztapen eskasa dagoela atzeman dute. Beste toki gatazkatsu bat Txorierri auzotik Lamiakora jaisteko erabiltzen diren eskailerak dira. Gune horretako segurtasuna hobetzeko proposamen ugari egin dituzte: landaretza kontrolatzea, igogailu bat jartzea edota eskaileren kalitatea hobetzea.

Laura Soto ikasleak adierazi duenez, “zaindu gabe dauden esparruetan delituak ugaritu egiten dira”.

Halaber, Osertz Escobarren esanetan, toki horietatik “pertsona gutxiago ibiltzen dira eta, ondorioz, espazio publikoak husten dituzte”.

Segurtasuna hobetzeko asmoarekin, bideo-zaintzarako kamerak jartzea, argiztapena handitzea, zuhaitzen tamaina egokitzea edota udaltzain gehiago jartzea proposatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EHU Gizartea bideoak Albisteak Gaur Leioa berriak Eguneko albisteak