Gizartea -

Gasteiz

Egoera txarrean zegoen okela banatu dute Gasteizko zahar-etxeetan

Udalak enpresa horrekin zuen kontratua eten du, osasunarentzat arriskutsuak ziren elikagaiak banatzen zituela jakin ostean.

Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa batek egoera txarrean zegoen okelaz hornitzen zuen Gasteizko zahar-etxeetarako menuak prestatzen dituen zentroa. Gasteizko Udalak konpainia horrekin zeukan kontratua behin-behinean hautsi du, produktu horiek osasunarentzat “arriskutsuak” direla frogatu eta gero.

Iraila bukaeran antzeman zuten egoera txarrean zegoen oilasko okela eta berehala gelditu zuten jakien eskaera. Zorionez, ez da kalteturik izan.

Ondoren egindako analisiek baieztatu egin dute okela ez zegoela kontsumitzeko moduan.

Horrenbestez, Gasteizko udalak enpresa horrekin zuen kontratua etetea erabaki du, adineko pertsonen “osasuna arriskuan” jarri dutelako.

Gasteizko zahar-etxe ezberdinentzako menuak egiten dituen San Prudentzioko zentroko sukaldea hornitzeko, urtero egiten dira lehiaketa publikoak. Aipatzekoa da 2012an ere antzeman zutela kontsumitzeko moduan ez zegoen okela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz berriak Eguneko albisteak