Gizartea -

Osasuna

EAEk eta Nafarroak akordio bat sinatu dute osasun arloan

Mugaldean bizi diren herritarrek gertuen duten osasun zentrora jo ahalko dute, zentro hori beste erkidegoan egon arren.

Fernando Dominguez eta Jon Darpon. Argazkia: Irekia
Fernando Dominguez eta Jon Darpon. Argazkia: Irekia
Fernando Dominguez eta Jon Darpon. Argazkia: Irekia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza akordioa sinatu dute, osasun arretaren alorrean. Horren ondorioz, mugaldeko herrietan bizi diren herritarrek gertuen duten osasun zentrora jo ahalko dute, zentro hori beste erkidegoan egon arren.

Hori horrela, Arabako hainbat herritako (Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagaran eta Haran) biztanlean Nafarroako Osasunbidean artatuko dituzte.

Era berean, Nafarroako mugako herrietako (Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion, Marañon eta Meano) pertsonak Osakidetzara joan ahalko dira, hala nola Iruneko, Hondarribiko eta Donostiako zentroetara.

Akordioa Jon Darpon eta Fernando Dominguez bi gobernuetako Osasun sailburuek sinatu dute gaur, eta hiru urte egongo da indarrean. Dena dela, horren ostean, automatikoki berrituko da urtero, aldeetako batek salaketarik jarri ezean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak