Gizartea -
Ingurumena
Salburua auzoan baso jangarri bat sortuko dute
Proiektuaren helburu nagusia ez da autohornikuntza izango, bizilagunen parte-hartzea bultzatu nahi dute eta.
Agentziak | Erredakzioa
Salburua auzoan (Gasteiz) baso jangarri bat irekiko dute, eta, bertan, barazkiak, sendabelarrak eta fruituak ekoiztuko dituzte auzokideek.
Borja Belandia Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez, bizilagunek mantentze lanetan lagundu dezaketen topalekua izango da. Modu horretan, parte-hartzea sustatu nahi dute, “hiriko beste toki batzuetan errepikatu litekeen proiektu interesgarria baita”.
Halaber, esleipendun pertsona edo erakundeari lau urteko baimena emango dio Udal Gobernuak hasiera batean. Era berean, lursaila ureztatu eta mantentzeko ur hartunea prestatzen dabiltza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea