Gizartea -

Omenaldi ekitaldia

Gotzaintzak ukatu egin dio Martxoak 3 elkarteari eliza bat erabiltzea

Martxoak 3ko Biktimen Elkarteak Gasteizko gotzaintzari eskatu zion San Frantzisko eliza erabili ahal izatea omenaldi bat egiteko.

Gasteiz, 1976
Gasteiz, 1976
Gasteiz, 1976

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoak 3ko Biktimen Elkarteak gaur salatu duenez, Gasteizeko gotzaintzak ez die baimena eman San Frantzisko eliza erabiltzeko, "sarraskiaren" 40. urtemugaren harira antolatzen ari diren ekintzen barnean.

Elkarte horrek prentsaurrekoa eman du gaur, eta bertan lankidetza eskatu dio gotzaintzari, tenplu hori oso esanguratsua delako Gasteizko historian, eta "funtsezko" gune bat martxoaren 3ko gertakarien oroimenerako, hantxe egin baitzen 1976an Poliziak gaseztatu eta tiroka desegin zuen langileen biltzarra.

Poliziaren esku-hartzean zehar, bost langile hil ziren tiroz eta dozenaka pertsonak zauriak izan zituzten. Datorren martxoaren 3an 40 urte beteko dira gertakari horiek jazo zirenetik, eta biktimentzat “egia, justizia eta ordaina“ eskatzen duen elkartea zenbait memorial bat ari da prestatzen. Memorial horrek hainbat ekintza barne hartzen ditu, eta horien guztien xedea da gertaera haiek ez ahanztea eta ukitutako pertsonen aldarrikapenak plazaratzea.

Antolatzaileek ohar baten bidez azaldu dutenez, aipatu memorialak artea eta oroitzapena uztartuko ditu, 1976an kokatuta egongo den ibilbide batean barrena. Zenbait ekintza artistiko egingo dira gertaerak izan ziren auzoan bertan.

Gauzak horrela, jakitera eman dutenaren arabera, Zaramaga auzoa memorial interaktibo bihurtuko da, garaia hartako kaleko giroa, azoka, lantegia edota taberna bat irudikatuko dituena. Horren guztiaren amaiera gisa San Frantzisko elizan ikus-entzunezko emanaldi bat egin behar zuten; bertan babestu baitziren biltzarrean baturik zeuden langileak.

Adierazi dute euren asmoa dela tenpluan egin beharreko ekintzak unean unekoak izatea, gune jakin batera eta bisita gidatuak egiten diren egun eta orduetara mugatutakoak. Haien iritziz, nola eliza duela ia urte batetik itxi dagoen gurtza egiteko, "adostasunera iristea borondate kontua besterik ez da".

Esan dutenez, duela hil batzuetatik zuten "parrokiako apaizen oniritzia", baina elizako agintariekin zenbait alderdi tekniko zehazten joan direnean, hura erabiltzeko ezezkoa jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba EAE Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Martxoak 3 Polizia indarkeriaren kasuak Vatikanoko azken ordukoa