Gizartea -

Zezenak Gasteizen

Zezenketen kontratua bertan behera uztea proposatu du EH Bilduk

Hala, ostiraleko osoko bilkuran horren inguruko mozio bat defendatuko du koalizio abertzaleak, “animalien aurkako tratu txarren adierazpen ezberdinekin bukatzen joateko”.

Zezenak. Artxiboko irudia: EiTB
Zezenak. Artxiboko irudia: EiTB
Zezenak. Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko EH Bilduk proposatuko du zezenketak antolatzeko dagoen kontratua bertan behera uzteko ?negoziazio prozesua abiaraztea?, koalizioak agiri batean azaldu duenez.

Iratxe Lopez de Aberasturik adierazi duenez, EH Bilduk ostiraleko osoko bilkuran horren inguruko mozio bat defendatuko du, udal gobernuak negoziazioak abiarazteko ?udalbatzaren babesarekin? eta, modu horretan, ?animalien aurkako tratu txarren adierazpen ezberdinekin bukatzen joateko?.

Iratxe Lopez de Aberasturik ekimenaren testuingurua kokatu du; azkeneko urteetan Udalean egon diren aurrerapauso eta akordioetan, alegia.

Lehenik eta behin, 2014ean onartu zuten Animalian Babesari eta Edukitzeari buruzko Ordenantza eta, bestalde, irailean onartutako mozioa, non Gasteiz Animalien Aurkako Tratu Txarrik gabeko udalerria izendatzeaz gain, hurrengo puntua adostu zen: ?ez dira udal espazio publikoak utziko animalien aurkako tratu txarrak barneratzen dituen hitzordu publiko zein pribatuak egiteko?. ?Argi ikusten da Udalak gizartean dagoen iritzi batekin batera bide paralelo bat egiten dabilela?, azpimarratu du Lopez de Aberasturik.

?Kontratua bertan behera utzita, Gasteizek lortuko luke animalien aurkako tratu txarren adierazle nagusiarekin bukatzea. Baina horrez gain ere, 30.000 euroko aurrezpena lortzen da, udalak zezenketak egiteko espazioa atontzen eta kaperarentzat loreetan gastatzen duena, hain zuzen ere. Gastu lotsagarri eta onartezina da hori?, salatu du Lopez de Aberasturik.

Azkenik, zinegotziak gogorarazi ditu bide horretan emandako aurrerapausoak, ?gizartean dagoen gutxiespen baten isla baino ez dela izango?. Ildo horretan, ?2010ean 24.834 ikusle egon ziren eta 2015ean, aldiz, 9.124; %64ko jaitsiera?, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak EH Bildu