Gizartea -
GERTAKARIA
Sute batek kalte handiak eragin ditu Oronozko landetxe batean
Sua piztu denean ez zegoen inor etxearen barruan, eta, beraz, ez da inor zauritu. Etxearen teilatua kiskalita geratu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sute batek kalte handiak eragin ditu Oronozko landetxe batean: teilatua ia osorik kiskali da. Foruzaingoak jakitera eman duenez, sua piztu denean, ez zegoen inor etxe barruan, eta ez da inor zauritu.
Nafarroako Larrialdietarako Zerbitzuak goizaldean, 02:27 inguruan, jaso du deia, sutearen berri emanez. Etxe bateko tximiniako sua zabaldu egin da.
Cordobillako eta Oronozko suhiltzaileak joan dira sutearen lekura, eta 03:47rako kontrolpean zuten.
Bi solairuko eraikin bateko bigarren solairuan izan da sutea. Suhiltzaileek erabilitako urak, lehen solairuan ere, kalteak eragin ditu.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du, sua nola piztu den argitzeko.