Gizartea -

100 urte

Erlatibitatearen teoria, 10 minutu baino gutxiagotan azaldua

Halako egun batez 1915ean, fisikaren oinarriak astindu zituen teoria aurkeztu zuen Einsteinek. 18 urteko gazte batek bideo labur batean azaldu du.

Chesterren Youtubeko bideoaren zati bat.
Chesterren Youtubeko bideoaren zati bat.

Eider Garaikoetxea | Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1915eko azaroaren 25a. Baziren 10 urte Albert Einstein fisikari alemanak Erlatibitate bereziaren teoria aurkeztua zuela, baina hura hanka-motz zegoela iritzita edo, grabitate-indarra kontuan hartuta Erlatibitate orokorraren teoriarekin osatu zuen. Zirkulua itxia zegoen, eta ordura arteko fisikaren oinarriak (Galileo Galileik eta Newtonek ezarritakoak) hankaz gora.

100 urte dira hartatik. Gaur egun zabal erabiltzen da teoria, eta gutxi-asko, denok ulertzen dugu. Modu ulergarrian azaltzea, baina, beste egur bateko ezpala da.

Erronka 18 urteko AEBko gazte batek aise gainditu du. Ryan Chester du izena eta duela hilabete Erlatibitate bereziaren teoria modu erraz eta azkarrean azaltzen duen bideoa eskegi zuen Youtuben. Ordudanik, bolo-bolo dabil sare sozialetan (hiru milioi erreprodukzio ditu jada), eta ez gutxiagorako, ez baita marka makala gaztetxo honek lortutakoa.

Nazioartean matematika eta fisika alorreko Breakthrough Junior Challenge lehiaketa irabazi zuen eta 400.000 dolar poltsikoratu zituen. Bideoan dioenez, teoria "ez du zertan ulertzeko zaila izan behar, are, nik uste guk geuk azal dezakegula". Ea ba, ikus dezagu zelan:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak