Gizartea -

Krol-emanaldietara estekak

Kautelaz itxiko dute Rojadirecta, domeinu guztietan

Epaileak aintzat hartu du Canal+ kateak Rojadirecta kudeatzen duen sozietate merkantilaren kontra (Puerto 80 Projects) kautelazko neurriak hartzeko egindako eskaera.

Rojadirecta ataria. Argazkia: EITB
Rojadirecta ataria. Argazkia: EITB
Rojadirecta ataria. Argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coruñako merkataritzako bat zenbakiko epaitegia ostegun honetan Rojadirecta webgunea kautelaz ixtea erabaki du, dituen domeinu guztietan. Aipatu webguneak kirol-emanaldiak ikusteko estekak eskaintzen ditu.

Epaileak aintzat hartu du DTS Distribuidora de Televisión Digitalek (Canal+) Rojadirecta kudeatzen duen sozietate merkantilaren kontra (Puerto 80 Projects) kautelazko neurriak hartzeko egindako eskaera.

Bestalde, hiri bereko merkataritzako bigarren zenbakiko epaitegiak ez du onartu Rojadirectak egindako ordezko kauzioaren eskaera. Eskaera horretan, 10.000 euro eskaintzen zituen webgunea kautelaz ixteko saiheste aldera. Kasu horretan, ixteko eskaera hori Mediapro eta GolT kateek egiten zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak