Gizartea -

Bilboko Metroa

Asteartean irekiko dute Mamarigako funikularra, Santurtzin

Hasieran aurreikusitakoa baino hilabete eta erdi lehenago irekiko dute, 1.375.000 euroko balioa izan duten lanak egin ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Garraio Partzuergoak datorren asteartean, abenduaren 1ean, irekiko du Mamarigako funikularra, Santurtziko metro geltokian, aurreikusitakoa baino hilabete eta erdi lehenago, eta 1.375.000 euroko balioa izan duten lanak egin ostean (kostua aseguru-etxeak hartuko du bere gain).

Ekainaren 14an itxi zuten Santurtziko metroko geltokia Mamariga auzoarekin lotzen duen funikularra, kalte handiak eragin zituen sute baten ondorioz.

Abenduaren 1etik aurrera, eta beharrezko proba guztiak egin ostean, Santurtziko herritarrek berriro erabili ahal izango dute funikular automatikoa, doan, herriaren erdigunearen eta Mamariga goiko auzoaren arteko 400 metroak azkarrago egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi argazkiak Bizkaia Metro Bilbao albisteak Albisteak