Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Bikotekide ohia erasotu ondoren bere buruaz beste egin du, Coruñan
Gizonak urruntze agindua zuen. Emakumea kolpatu ondoren, bere burua leihotik behera bota du, laugarren solairutik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bikotekide ohia kolpatu ondoren, bere buruaz beste egin du 57 urteko gizon batek Coruñan. Genero indarkeriagatik aurrekariak zituen gizonezkoak, eta urruntze agindua zuen. Etxebizitza bateko leihotik, laugarren solairutik, bota du bere burua, eta lekuan bertan hil da.
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atzo gertatu zen emakumearen kontrako erasoa, 21:00ak inguruan.
Emakumearen lantokira, etxebizitza batera, joan zen gizonezkoa. Han, emakumeari eraso egin zion.
Polizia Nazionala erasoaren tokira iritsi zen unean bota zuen gizonak bere burua leihotik. Emakumea erietxera eraman zuten, anbulantzian, zaurituta.
---------------------------------------
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.