Gizartea -

Ezbeharra

Txirrindulari bat helikopteroz eraman dute, Iurretan erori ostean

Zauritua beste txirrindulari batzuekin zebilen erorikoa izan duenean.

Txirrindulariak erorikoa izan du. Argazkia: eitb.eus
Txirrindulariak erorikoa izan du. Argazkia: eitb.eus
Txirrindulariak erorikoa izan du. Argazkia: eitb.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren helikoptero batek erorikoa izan duen txirrindulari bat eraman behar izan du. Jazoera N-634 errepidean, Iurretan parean, gertatu da ordu batak aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Txirrindularia beste txirrindulari batzuekin zegoen ezbeharra izan duenean. SOS Deiak zerbitzuak horren berri izan duenean, helikoptero bat mugiaraztea erabaki dute, zauritua Gurutzetako ospitalera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea Albisteak Durangaldea Iurreta