Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Emaztea labankadaz hiltzeagatik atxilotu dute Oviedon

Poliziak 64 urteko gizon bat atxilotu du ustez krimena burutzeagatik. Biktimak ez zuen inoiz tratu txarrengatik salatu, baina gizonak gaixotasun mentalen bat dauka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 64 urteko gizon bat atxilotu egin du 59 urteko emaztea labankadaz hiltzeagatik Oviedoko La Corredoria auzoan.

Bikotearen seme batek deitu dio Poliziari aitak telefonoz deitu eta ama hil zuela aitortu diola adieraziz.

Agenteak bikotearen etxera hurbildu dira, bertan semea egon da zain, etxera sartu ezinik. Aitak atea zabaldu du eta agenteek egongelan aurkitu dute emakumearen gorpua arma zuriz egindako zauriekin, labankada bat saman.

Dirudienez, atxilotuak gaixotasun mentalen bat dauka, baina emakumeak ez zuen inoiz tratu txarrengatik salaketarik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea