Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko batek bikotea hil du labankadaz Fuerteventuran
Gizonezko bat polizia-etxera joan da, bikotea "hil" duela esanez. Agenteek sei urteko ume bat aurkitu dute etxebizitzan, "shock" egoeran.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat hil da Kanaria Handiko ospitalean, Puerto del Rosarion (Fuerteventuran), bere bikoteak hainbat labankada eman ostean. Ospitalera larri eraman zuten, Osasun sailak konfirmatu duenez.
Horrela, hiru gizonezkok bere bikotea edota bikote ohia hil dute aurten artxipielagoan.
Erasoa goizaldean jazo da. Orduan, gizonezko bat Puerto del Rosarioko polizia-etxera joan zen, bere bikotea "hil" zuela esanez.
Jarraian, hainbat agente etxebizitzara joan dira eta emakumeak gorputzeko atal askotan (bularrean, sabelean, bizkarrean eta besoetan) labankadak jaso zituela konfirmatu zuten. "Tamaina handiko" laban batekin egin dizkiote zauriok, agenteen arabera. Arma etxebizitzan bertan aurkitu zuten.
Gainera, sei urteko ume bat aurkitu zuten etxebizitzan, "shock" egoeran. Erasoa ikusi zuela uste dute eta horrelako kasuetan hartu beharreko neurriak hartu dituzte.
______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.