Gizartea -
Istripuak
Emakume bat larri, Bilbon moto-istripua izan ostean
Gainera, Bilbon izandako beste istripu batean, hiru emakumezko arin zauritu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumezko bat larri zauritu da Bilboko A-8 autobidean, gidatzen zuen motorrak beste auto batekin talka egin eta airean atera ostean. Ezbeharra 14:00ak inguruan jazo da, Kantabriarako noranzkoan.
Larri zauritutako emakumeak 26 urte ditu eta Etxebarriko bizilaguna da. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Horrez gain, Bilbon, A-8 autobidean, beste istripu bat izan da goizean goiz eta hiru emakumezko arin zauritu dira. Autoa errepidetik atera da eta horma bat jo dute. Ibilgailuan lau emakume zihoazen. Zaurituetako bi neska 19 urteko bilbotarrak dira; hirugarrenaren daturik ez dute eman. Guretzako Ospitalera eraman dituzte anbulantzian.