Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat eta haren 2 alabak hil dira leiho batetik erorita, Gironan
Ikertzaileen hipotesietako bat da emakumeak bere bi alabak leihotik behera bota dituela eta ondoren bere buruaz beste egin duela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumezko bat eta haren bi alabak, 10 urteko neskatila eta sei hilabeteko jaioberria, hil dira Gironan, 13. solairutik behera erorita.
Ikertzaileen hipotesietako bat da emakumeak bere bi alabak leihotik behera bota dituela eta ondoren bere buruaz beste egin duela.
Antza, gorpuak toki ezberdinetan topatu dituzte eta, beraz, leihotik elkarrekin erori ez direla ondorioztatu dute ikertzaileek.
Emakumearen bikotekidearekin eta lau urteko semearekin harremanetan jarri da Polizia eta gertakariaren berri izan ostean laguntza psikologikoa behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea