Gizartea -

Hiru milioi euro

Diru-laguntzak iragarri ditu Sarkozyk denboralearen ostean

48 lagun hil eta beste bederatzi desagertuta direla esan dute larrialdi zerbitzuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Xynthia'' denboraleak iragan asteburuan kolpatutako zonak bisitatu ditu gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, Estatuko mendebaldean. Hiru milioi euroko diru-laguntzak agindu ditu Sarkozyk kaltetuentzat.

48 lagun hil eta beste bederatzi desagertuta direla esan dute larrialdi zerbitzuek, baina behin behineko datuak direla nabarmendu dute.

Estatuburua Aiguillon-sur-Merrera joan da, Frantziako ekialdean, gehien kaltetutako udalerrietako bat. "Estatuak ez ditu kaltetuak erortzen utziko", adierazi du Sarkozyk eta "hondamendi naturalaren" dekretua sinatuko duela iragarri du, laguntzak eta kalte-ordainak eskuratzea errazteko.

''Xynthia''k "hondamendi nazionala eragin du, drama bat izan da balantze deitoragarri batekin", esan du Sarkozyk. "Desagertutakoak eta hildakoak dituzten familiei laguntzea" premiazkoa dela azpimarratu du agintariak.

Eraikitzeko baimenak

"Polemiketan sartzeko" garaia ez dela adierazi du presidenteak, baina gogoeta egingo dutela agindu du. Hondamendia areagotu duten arrazoien artean, itsasotik gertu eraikitzeko eman diren baimenak aipatu ditu.

Bi ikerketa zabalduko direla jakinarazi du Sarkozyk, eta datozen hamar egunetan txostena idatzi beharko dutela esan du.

220.000 etxebizitza argindarrik gabe direla azaldu du ERDF elektrizitate horniketarako enpresaren bozeramaile batek. Era berean, 5.000 lagun eta zazpi helikoptero argindarra berrezartzeko lanean ari direla jakitera eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea