Gizartea -
Gertakaria
Zurriolako kai-muturrera eroritako haur bat erreskatatu dute
Haurra 21:00etan erreskatatu zuten eta, lekuan bertan artatu ondoren, Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Donostian, Zurriolako kai-muturrera eroritako 12 urteko haur bat erreskatatu zuten atzo, 20:00etan, Donostiako suhiltzaileek eta Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Zauritutako haurra haitzetan jolasean ari zen, nola ez dakitela, hiru metroko altuera batetik behera jausi zenean.
Gertakaria Leizaola pasealekuan izan zen: suhiltzaileak, udaltzaingoak eta Ertzaintzako agenteak bertaratu ziren. Haurra 21:00etan erreskatatu zuten eta, lekuan bertan artatu ondoren, Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea