Gizartea -
Europako Batzordeak
Bost transgeniko berri onartu ditu Europak, tartean patata mota bat
Industriarako erabiliko duten patata mota bat, patata horren fekula pentsu moduan erabiltzeko eta artoaren hiru barietate ezberdin sartu ditu Europak elikagai transgenikoen zerrendan.
Erredakzioa
Bost transgeniko berri onartu ditu gaur goizean Europako Batzordeak, tartean patata mota bat eta artoaren hiru barietate ezberdin. Horrez gain, datozen udari begira elikagai transgenikoen arautegi berria proposatuko duela aurreratu du Europak.
Hauek dira Europak onartu dituen transgeniko berriak: helburu industrialetarako erabiliko duten patata mota bat; patata horren fekula pentsu moduan erabiltzeko eta artoaren hiru barietate ezberdin. Europak ezin izango du arto hori landatu.
Arau berriei buruz, elikagai transgenikoak landatzeko herrialde ezberdinei askatasun handiagoa eman nahi diela esan du Europako Batzordeak.