Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Erasotzaileengandik independizatzeko laguntzak onartu dituzte
Helburua, diru-sarrerarik ez dituzten biktimei gutxieneko baliabide batzuk ematea, erasotzaileengandik independizatzeko eta euren gizarteratzea errazteko.
Erredakzioa
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko Herrizaingo Sailburuaren Agindua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Laguntza programa hau Genero Indarkeriaren Kontrako Babes Osoko Neurrien Legearen baitan jasota dago.
Helburua, diru-sarrerarik ez dituzten biktimei gutxieneko baliabide batzuk ematea, erasotzaileengandik independizatzeko eta euren gizarteratzea errazteko.
Laguntza horien helburua da bizitzeko beharrezko baliabide ekonomikorik ez dituzten biktimeei gutxieneko diru-sarrerak ematea, lanpostu bat lortzen duten bitartean erasotzailerengandik independizatu ahal izateko.
Diru-laguntzen zenbatekoa sei hilabeteko langabezia-sorospenenari dagokion kopuru bera izango da orokorrean; dena dela, 24 hilabeteko sorospenari dagokion kopurura ere hel liteke, biktimek bere gain senitartekoak, adingabeak edota minusbaliatuak dituzten kasuetan.
Legeak aurreikusten dituen laguntzak jaso ahal izateko, biktima EAEn erroldatuta egon behar da, ezin du lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75eko baino gehiagoko hileroko diru-sarrerarik izan, lanpostu bat lortzeko zailtasun bereziak izan behar ditu eta genero erasoa egon dela egiaztatu behar du; zigor-epaiaren, babes-agindu baten edo Ministerio Fiskalaren txostenaren bidez.