Gizartea -
Indarkeria zantzuekin
Emakume baten gorpua aurkitu dute garbiketa gela batean, Madrilen
30-40 urteko emakumearen gorpua odol putzu baten erdian topatu dute indarkeria zantzu argiekin, Jesus Mendez kaleko eraikuntza batean, Salamanca barrutian.
Erredakzioa
Emakume baten heriotza ikertzen ari da Polizia Nazionala. Emakumearen gorpua Jesus Mendez kaleko eraikuntza bateko garbiketa gelan agertu da, Salamanca barrutian, Madrilen. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen.
Madrilgo larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, 14:00ak aldera lagun batek abisua eman du. Pertsona horrek "arnas egiten ez zuen" emakume bat aurkitu du Jesus Mendez kaleko 6. eraikuntzako garbiketa gelan, Francisco Silvela eta Las Ventaseko zezen-plaza artean.
Summako medikuak bertaratu direnean, 30-40 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute odol putzu baten erdian eta indarkeria zantzu argiekin. Antza denez, emakumeak plastikozko poltsa bat zuen buruan, ikerketa iturriek jakinarazi dutenez.
Hilda zegoela baieztatu ostean, gorpua Poliziaren eskuetan utzi dute medikuek, ukitu gabe.